B. Atxaga eta J. Sarrionandiaren metaforetan barrena bidaiatuz
Laburpena
Artikulu honek B. Atxaga eta J. Sarrionandiarengana hurbilduko gaitu euren metaforen azterketaren bidez. Hurbilpenak metaforaren teoria tradizionalen berrikusketa kritikoa eta bestelako ulerkuntza baten proposamena d abiapuntu, pragmatikaren eta Harrera Teoriaren ikuspegiak erabiliz. Ulerkuntza horren laguntzaz, aipatu idazleen testuetan metaforak jokatutako papera aztertzen da jarraian, paper hori erretorikaren kontzeptu tradizionalarekin baino gehiago egileek literatur sorkuntzaz dituzten planteiamenduekin lotzen dela erakutsiz. Metaforak idazleen poetikaren islada ez ezik, euren ikuskera ezberdinen islada ere badira, bereziki lan honen azken atalean aztertzen direnak: kristala, elurra, errautsa, harea, basamortua, itsasoa, hiri eta irla urrunak, bidaia, basoa eta parke eta lorategia.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1996 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.