Euskal informazio-kazetaritza abertzalea: Euzkadi eta Euzko 1913-1934

Egileak

  • Javier Diaz Noci

Laburpena

Gerra aurreko euskal kazetaritza behar bezala ezagutzeko ezinbestekoa da prentsa abertzalea ikertzea, euskaraz idatzitako kazetaritza haiek bakarrik egin ez bazuten ere. Pentsamolde sabindarrean euskarari zeregin menpekoa ematen zaio, arrazaren ikur bihurtuz, eta horregatik aldizkari eta egunkari jeltzale gehienetan hizkuntzak oso betebehar testimoniala betetzen du. Hala ere, badago euskara hutsezko aldizkaririk, hala nola 30.eko hamarkadan Lauaxetak abian jarri zuen Euzko astekaria. Bestalde, jeltzaleen egunkaria zen Euzkadi-n ere hiru idazle bikainek eratzen dute euskarazko informazioa emateko modu bat hango Euzkel orria-n: Kirikiñok, Orixek eta Lauaxetak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1995-11-30

Aipuak nola egin

Diaz Noci, J. (1995). Euskal informazio-kazetaritza abertzalea: Euzkadi eta Euzko 1913-1934. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (15), 81–95. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3828

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak