Gizartearen eta zientziaren arteko lotura
Laburpena
Lehenik, bi kulturen arazoa, kultura humanistikoaren eta zientifikoaren artekoa hain justu, aipatzen da eta informazioa izan daitekeela auzia konpontzeko bidea esaten da. Gero zientziaren premia azpimarratzen da, gure gizarteak aurrera egin dezan nahi bada bederen. Zientzia eta teknologiari esker giza bizitza atseginago, beteago eta gizatiarrago bihurtu dela seinalatzen da. Hala ere, zientzia kritikaezina ez dela azpimarratzen da.
Egilearen iritziz, zientziaren ezaugarri nagusia aurresankortasuna da eta gainera, konpromezuaren edo kontsentsuaren ondorio ez izatea. Bestetik, ezin eska dakioke gizakiaren arazo guztiei erantzuna ematea.
Gero, unibertsitatea du aztergai eta eliteen beharra defendatzen da. Gainera, oinarrizko ikerketaren beharra eta fruituak azaltzen dira. Eta azkenik, EHUko fisika sailen lanak eta ekarpenak aipatzen dira.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1995 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.