Langileak ba al dauka aberririk? Euzko Langileen Alkartasuna sindikatuaren sorrera eta garapena
Laburpena
Mugimendu nazionalak eta gizartearen garapen industrial-kapitalista txanpon bateko bi aldeak baino ez dira, \"iraultza bikoitzaren\" (E. J. Hobsbawm) bi osagaiak. Ondorioz, langilegoaren eta nazioaren arteko harremanak eta harreman hauen inguruko eztabaidak ugariak izan dira XIX. mendeaz geroztik. Nazioarteko testuinguru hau abiapuntu hartuz, artikulu honetan Euskal Herriak ezagututako klase eta nazioaren arteko dialektika eztabaidatzen da. Dialektika honen fruiturik nabarmenetaritakoa 1911n sortutako ELA sindikatu nazionalista da eta Berrezarkuntzaren garaiko bere garapena eta iharduera sindikalista dira artikulu honen ardatz nagusiak. ELAren sorrera, bere kideen perfil soziala, ideologia, praxi sindikala eta nazionalismo politikoarekiko harremanak dira atal
desberdinetan aztertzen diren gaiak. Ondorioetan, besteak beste, nazionalismoak klase guztietan, eta ez bakarrik burgeserian, –marxista klasikoek pentsatzen zuten bezala–, sartzeko duen ahalmena baieztatzen da.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1994 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.