Nazionalismoa eta bere teoria
Laburpena
Munduko historian ez dago gai eta arazo askorik, nazionalismoarena baino gehiago aztertua eta ikertua izan denik. Azken hamarkadetako iharduera akademikoak nazionalismoari buruzko teoria ugari eta, sarritan, kontrajarriak sortu ditu. Adituek ere nekez menperatzen duten oihan teoriko zabal eta ilun horretan zenbait orientabide jartzea da artikulu honen helburua. Horretarako, lehen atal batean, nazionalismo hitzaren analisi etimologikoa aurkezten da honako galdera hauei erantzun ahal izateko: Nondik dator hitza eta nolako definizioa ematen diote zenbait ikerlari ospetsuk? Ondoren, nazionalismo-mota desberdinak bereizi eta sailkatu egiten dituen tipologia eskaintzen da, tipologia honen irizpiderik nagusiena nazionalismoaren funtzioa izanik. Bukatzeko, etorkizunari begira, nazionalismoaren razionalizatzearen aldeko apostua egiten da, bere baitan daramatzan osagai arriskutsuak indargabetzeko.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1994 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.