Faxismoa Frantzian: 1918-1939

Egileak

  • Pruden Gartzia Isasti

Laburpena

Artikulu honen mamia gai oso eztabaidatu bati heltzea da: faxismoaren garrantzia Frantziako historian. Jarrera klasikoa (edo klasikotzat jo ahal duguna) haren garrantzi eza azpimarratzea izan da; horrela, fenomeno marginaltzat jo izan da, kanpotik ekarria eta sustrairik gabea Frantziako gizartean. Beste zenbait ikerlariren arabera, berriz, faxismoa gizarte frantsesean, ongi eta sakonki erroturiko fenomenoa da, funts handiko fenomenoa, alegia. Azken urte hauetan egindako ikerketen arabera, badirudi bigarren jarrera hau dela indarra hartzen ari dena. Hala ere, eztabaida inoiz baino biziagoa da, azken urteotako gertakari politikoen harira (joera neofaxisten berragerpen indartsua). Artikulu honetan errepaso orokor bat egiten zaio bai eztabaida historiografikoari, bai Frantziako faxismoaren historiari berari ere, azken honetarako irizpide deskribatzaile bat erabiliz. Ondorioz, egilea bigarren jarreraren aldekotzat agertzen da, nahiz eta iturritzat erabili dituen historialariei zenbait kritika eta ñabardura egin.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1992-03-07

Aipuak nola egin

Gartzia Isasti, P. (1992). Faxismoa Frantzian: 1918-1939. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (5), 31–45. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3720

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak