Gaurko gazteriaren dibertimenduak irudi bizien metodoaz
Laburpena
Filosofi eta Psikologi Fakultateko Irakaslea Gazteriaren gaia, ikerketa soziologikoei dagokienean, ikertuenetariko bat da egungo hego Euskal Herrian. Baina, lan horiek komunzki gazteriaz lantzen dizkiguten irudiak estatistikazko perfilak osatzera mugatzen dira. Estatistikazko irudiak berriz bere balio adierazgarri guztiarekin izaki abstraktu eta orokorrak diseinatzera ailegatzen dira. Baina, bizitza duen edozein izaki, bere eraikuntzaz konkretu eta partikular da. Gazteriaz irudi zehatzagorik lor al genezake? Guk geure aldetik horretarako irudi bizien metodoa erabiltzen dugu. Zertan datza? Elkarrizketarako inkesta egituratu bat prestatzen da irudi bizi bezala aldagai adierazgarriekiko izakiak hautatzen direlarik. Agertu nahi den fenomenoaren dimentsioak edo aberastasunak izaki eta aldagai horien kopurua handiago ala tipiago izatea aginduko du. Aldi berean berri-jasotzaileari eta berri-emaileari beren kondizioaz eta pertsonaz datu objektibo batzu eskatzen dizkiegu. Guk geuk, gaurkoz hemen, gazteriaren dibertimentuez bilduriko irudi bizi guziak agertzeko dugun toki-eskasia dela eta, hego Euskal Herriko lau probintzietan lortutako lau irudi bizi transkribatuko ditugu. Hale ere, irudi bizien metodoa ikerketa oso baten barrenean atal osagaitzat daukagu. Ikerketa orokor batek irudi estatistikoa eta irudi bizia gurutzatu beharko lituzke.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 1991 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
1991-04-15
Aipuak nola egin
Apalategi Begiristain, J. (1991). Gaurko gazteriaren dibertimenduak irudi bizien metodoaz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (1), 139–163. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3686