Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?
PDF

Supplementary Files

Artikulua zuzenketekin

Gako-hitzak

generoa
isuri psikologikoa
osasun-profesionala
esfortzu terapeutikoa

Aipuak nola egin

Labaka, A., Pereda, E., & Perez, J. (2019). Berdin artatzen al ditugu pazienteak emakumezko ala gizonezko izan?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.253

Laburpena

Ikerketa epidemiologiko zein kualitatiboek adierazten dutenez, paziente bat ezberdin artatua suerta daiteke emakumezko ala gizonezko izan. Berrikuspen bibliografiko honetan, fenomeno horren atzean egon daitekeen osasun-profesionalen genero-isuri psikologikoaren nondik norakoak aztertu dira. Hainbat lurraldetako ikerketa ezberdinen emaitzak kontuan hartuz, genero-isuriak osasun-profesionalen esfortzu terapeutikoan eragin dezake, eta horrek, halaber, pazientea artatzeko, tratatzeko eta bideratzeko prozesua alda dezake, morbi-mortalitatean eraginez. Osasungintzan ageri den genero-isuria murrizteko lerro estrategiko gisara, baliabide hauek gomendatzen dira: sexu-ezberdintasun biologikoak errespetatzen dituzten gida kliniko estandarizatuak, osasun-profesionalen genero-kontzientzia eta aurreiritzien lanketa, eta genero-gaiak osasun-ikasketetan jorratzea.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.253
PDF