Depresio- eta antsietate-sintomen eta hanturaren arteko erlazioa bularreko minbizia gainditutako emakumeetan
PDF

Gako-hitzak

bularreko minbizia
kortisola
depresioa
antsietatea
hantura-zitokinak

Aipuak nola egin

Labaka, A., Arregi, A., Vegas, O., Garmendia, L., Camba, J., & Pérez-Tajada, J. (2019). Depresio- eta antsietate-sintomen eta hanturaren arteko erlazioa bularreko minbizia gainditutako emakumeetan. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.263

Laburpena

Bularreko minbizia gainditutako emakumeen antsietate- eta depresio-prebalentzia biztanleria orokorrarena baino handiagoa da. Nahasmendu horien eta minbiziaren arteko fisiopatologian zenbait faktore berdin aurki daitezke: hantura, zitokinak eta kortisola. Ikerketa honen helburua bularreko minbizia gainditutako emakumeetan depresio- eta antsietate-sintomen eta hantura-adierazleen arteko erlazioa aztertzea da. Kortisol-maila handiagoak aurkitu ditugu antsietate- eta depresio-sintomak dituzten emakumeetan. Gainera, TNF-α maila altuak aurkitu ditugu depresioa duten emakumeetan.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.263
PDF