Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean
PDF

Gako-hitzak

emeak
estresa
jokabidea
benlafaxina
depresioa

Aipuak nola egin

Labaka, A., Gómez-Lázaro, E., Goñi-Balentziaga, O., Renteria-Dominguez, A., & Garmendia, L. G. (2018). Benlafaxinaren eragina ezegonkortasun sozial kronikoa jasandako sagu emeen sistema serotoninergiko zentralean eta jokabidean. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 2(1). https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2018.126

Laburpena

 

Bi bider ohikoagoa da depresioaren diagnosia emakumeengan gizonezkoetan baino, eta, ondorioz, baita farmako antidepresiboen erabilera ere. Hala ere, estresarekin lotutako nahasteen eta haien tratamenduaren inguruko ikerketa gehienak animalia arretan egiten dira, eta ikerketetako emaitzak gizon nahiz emakumeetara orokortzen dira gero. Ildo horretatik, antsietatearen eta depresioaren aurkako tratamenduen eraginkortasuna sexuaren araberakoa da, berezitasun biologikoak izaki. Hori dela-eta, lan honek ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa bizi duten sagu emeen jokabidean eta garuneko bide serotoninergikoan benlafaxinak —serotoninaren eta noradrenalinaren birkaptazioaren inhibitzailea— duen eragina du aztergai. 

https://doi.org/10.26876/osagaiz.1.2018.126
PDF