Laburpena
Badira hamarkada batzuk bihotz-hodietako gaixotasunak zituzten pertsonak artatzean genero-desberdintasunak gertatzen zirela salatu zenetik. Helburua da aztertzea ea Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE) zenbait bihotz-hodietako gaixotasun pairatzean emakumezkoa ala gizonezkoa izateak ospitaleratze larriak eta ez-programatuak pairatzeko probabilitate handiagotzen duen, atzera begirako zeharkako azterketa bidez. 2016 eta 2018 artean, modu larrian eta ez-programatuan ospitaleratzeko probabilitate handiagoa izan zuten EAEko emakumezkoek gizonezkoekin alderatuta hipertentsioan, bularreko anginan, eroapen-nahasmendu eta bihotzeko disritmian, bihotz-gutxiegitasunean eta aterosklerosian. Ikerketa honetan pazientearen sexuak ospitaleratze motan eragin dezakeela aurkitu da, eta, ondorioz, arrakala hori murrizteko hainbat lerro jorratzeko beharra ikusi da.