Zertan da erizaintza?
PDF

Gako-hitzak

erizaintza
Enplegagarritasuna
Ekoizpen zientifikoa
Langileen eboluzioa

Aipuak nola egin

Labaka, A. (2025). Zertan da erizaintza?. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 9(1). Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/osagaiz/article/view/5114

Laburpena

Eboluzio handia izan du erizaintzak azken urteetan, ikasketa-aldaketa, preskripzio-legea eta Nursing Now mundu-mailako kanpaina direla medio. Aldaketa berrien aurrean, beharrezkoa da aztertzea zertan den erizainen lan-egoera eta ikerketa-ekoizpena gure inguruan. Estatistikako Institutu Nazionaleko eta Lanbideko datuak erabiliz, Euskadiko eta estatuko erizainen enplegagarritasun-tasak zeintzuk diren adieraziko da artikulu honetan. Nazioarteko lan bibliometriko bat eta Ikerbasqueren azken txostena aintzat hartuta, erizaintzako ikerketa-ekoizpenaren inguruko datuak emango dira. Osasun Sistema Nazionaleko erregistroen arabera, erizain kopurua arreta-maila ezberdinetan nola banatzen den aurkeztuko da eta lan-baldintzen inguruko zenbait datu jorratuko dira.

PDF
Creative Commons License

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.

Copyright (c) 2025 Ainitze Labaka