Trenbideko langileriaren depurazioa Gerra Zibilean eta frankismoan: Tuteraren eta Sakanaren arteko konparaketa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.125.2023.2Gako-hitzak:
Frankismoa, Trenbideak, Langileen depurazioa, Espainiako Gerra ZibilaLaburpena
Lan honen asmoa, Nafarroako Unibertsitate Publikoaren barruko Nafarroako Oroimen Historikoaren Dokumentu Funtsak hainbat urtez egiten daraman ikerketaproiektuaren barnean kokatua, Gerra Zibilak eta frankismoak iraun bitartean gertatutako trenbideko langileen depurazio-prozesuaren ikerketan aurrera egitea da, Tuterako eta Sakanako geltokietako langileei ireki zitzaizkien depurazio- espedienteen ikerketaren bidez. Dokumentu horietatik, langileen izenak, lanbideak, militantzia politiko eta sindikal ezagunak, eta pairatutako zigorrak aterako ditugu. Gero, lan-zigorrak ikertuko ditugu lanbidearen, geltokiaren, agente errepresiboen balorazioaren eta militantzia ezagunaren arabera. Azkenik, enpresak balorazio onak estrategia baten ondorioz ematen zituela eta militantzia ezaguna zuten langileek militantzia ezagunik gabeko langileek baino proportzionalki lan-zigor gehiago pairatu zituztela ondorioztatuko dugu.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2023 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.