Ote partikularen interpretazioaz eta haren mikroaldakortasunaz

Egileak

  • Sergio Monforte del Valle

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.6

Gako-hitzak:

Partikula modalak, Interpretazioa, Mikroaldakortasuna, Euskara

Laburpena

Artikulu honetan euskarazko ote partikula modalaren interpretazioa eta haren erabilera dialektalak jorratzen dira. Partikularen bidez hiztunak proposizioarekiko engaiamendu txikia adierazten du -(e)n-ez markatutako mendeko adierazpenperpausetan. Ekarpen hori testuinguru interrogatiboei aplikatuz gero, galdera konjekturalak sortzen ditu; hots, hiztunak ez du entzulearengandik erantzun irmorik espero (cf. Littell eta beste 2010). Hortik abiatuta, egun eremu murritzagoa duten beste erabilera batzuk azal daitezke: a) pragmatikoki segurtasun handia adierazten duten testuinguruak («ote den ba!» bezalako formak eta perpaus-amaieran agertzen den ote) eta b) Yang eta Wiltschkoren (2016) eta Farkasen (2017) ildotik, intrusiboak edo kostosoak izan daitezkeen galderen indarra apalduz kortesiaz galdetzen diren testuinguruak. Interesgarria da analisi horien aldeko ebidentziaren berri beste hizkuntza batzuetan jasotzen dela.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2021-11-25

Aipuak nola egin

Monforte del Valle, S. (2021). <i>Ote</i> partikularen interpretazioaz eta haren mikroaldakortasunaz. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (119), 95–119. https://doi.org/10.26876/uztaro.119.2021.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak