Harrotasun morala: oinarrizko ikerketa eta hezkuntza-inplikazioak

Egileak

  • Susana Conejero Lopez
  • Aitziber Pascual Jimeno
  • Jara Mendia Garcia
  • Jon Zabala
  • Itziar Etxebarria Bilbao

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.7

Gako-hitzak:

Hezkuntza morala, Emozio autokontzienteak, Harrotasun morala, Kostu pertsonala, Gehiengoaren eragina, Jokaera prosoziala

Laburpena

Gaur egun inork ez du zalantzan jartzen enpatiak edo erru-sentimenduek jokaera moralean duten balioa. Emozio horiez gain, ordea, bada behar beste aztertu ez den beste zenbait emozio. Horietariko bat harrotasun morala da, moralki positiboa den ekintza bat egitearen ondorioz senti dezakegun emozioa. Artikulu honetan, emozio horri buruz gaur egungo ikerketen berrikuspena egingo da, ikerketa urria, hasiberria. Zehazki, hezkuntza-arloan inplikazio garrantzitsuak dituzten bost ikerketa xehetasunez azalduko dira. Lehenengo biek harrotasun moralak motibazioan dituen onuretan jartzen dute arreta. Beste hirurak, berriz, harrotasun morala modu paradoxikoan ahuldu dezaketen elementuetan ardazten dira: kostu pertsonalak eta taldearen gehiengoaren aurka joatea. Azkenik, lan horien hezkuntza-inplikazioei buruz hausnartuko da; alde batetik, hezkuntza moralean emozio horren garapena estimulatzearen komenigarritasuna azpimarratzen da; bestetik, emozio horren kontra jokatzen duten faktoreei aurre egiteko haurrak hezi behar direla azpimarratzen da, bereziki, taldearen eragin negatiboarengandik aska daitezen.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2021-08-03

Aipuak nola egin

Conejero Lopez, S., Pascual Jimeno, A., Mendia Garcia, J., Zabala, J., & Etxebarria Bilbao, I. (2021). Harrotasun morala: oinarrizko ikerketa eta hezkuntza-inplikazioak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (118), 129–145. https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.7

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak