Berriro ere XVII. mendeko krisiaren inguruan: hurbilketa historiografiko bat

Egileak

  • Gartxot Fidalgo Urain

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.3

Gako-hitzak:

Historiografia, Berrikuspena, Krisia, Ekonomia, XVII. mendea

Laburpena

XVII. mendeko krisiak azken hamarkadetan berrikusketa sakona jasan duen arren, urte askoan ikerketa ugariren iturburu izan zen. Ideia hau, Bigarren Mundu Gerra osteko Britainia Handiko historiografia marxistaren baitan izan zen sortua, feudalismoaren eta kapitalismoaren arteko trantsizioaren inguruko eztabaidaren testuinguruan. 1950eko hamarkadaren amaieratik, gero eta arreta handiagoa jarri zitzaien XVII. mendearen erdialdeko matxinadei, eta krisiari buruzko pentsamendu eta kontakizun tradizional batzuk bertan behera utzi ziren. Artikuluak aipaturiko «krisi» nozioaren sorrera eta bilakaera historiografikoa jorratzea du helburu lehenik. Bestetik, irakurketa bibliografiko horren ildoan, gaur egunean «krisi» izendapenak izan dezakeen erabileraren inguruko ikerketa gauzatu da.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2021-08-03

How to Cite

Fidalgo Urain, G. (2021). Berriro ere XVII. mendeko krisiaren inguruan: hurbilketa historiografiko bat. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (118), 61–79. https://doi.org/10.26876/uztaro.118.2021.3

Zenbakia

Atala

Artikuluak