Irakurketa soziohistorikoa erlatibozko egitura ez-estandarren jatorriaz eta bilakabideaz
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.116.2021.2Gako-hitzak:
Sintaxi historikoa, Erlatibozko perpausak, Soziolinguistikahistorikoa, Testu-generoakLaburpena
Artikulu honetan zein ereduko erlatibozko perpausen erabilera eta bilakabidea dugu aztergai, eta indar berezia egiten dugu erlatibozko izenordaina sistematikoki eta argumentuaren kasu-marka edozein izanda ere modu berean markatzen duten egiturak azaltzeko. Egitura ez-estandar hori ez da agertzen testu historiko kanonikoetan, baina XVII.-XIX. mendeen artean ohikoa da testu-genero jakin batzuetan: gutun pribatuetan, administrazio-agiri eta -gutunetan, eta notariotza-agirietan. Bada, soziolinguistika historikoaren ikuspuntu eta hatsarreak baliatuz, behin-behinean okertzat jo litezkeen erlatibozko egituren jatorria eta bilakabidea dugu aztergai: egitura ez-estandarraren erabilerak idazle eta idazlari elebidunen hizkuntza-ezagutzarekin lotu behar direla proposatzen dugu eta, are zehatzago, egitura formulaikoen erabilerarekin eta imitazio inperfektuarekin.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2021 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.