«Geroztik, gudan gera»: gerra luzea Francoren diktaduraren prozesu eratzaile gisa (1936-1948)
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.115.2020.3Gako-hitzak:
Gerra luzea, Frankismoa, Estatu berria, Errepresioa, OkupazioaLaburpena
1936ko uztailean militarren estatu-kolpetik aurrera hasi zena «Gerra Zibila» gisa ulertzea molde narratibo batzuen ondorioz indarrean dagoen konbentzioa da. Horren aurrean, hainbat ikusmolde historiografikok gerra kontatzeko marko tradizionalak zalantzan jartzen dituzte, besteak beste, Espainiakoa «Europako Gerra Zibila»ren parte gisa ulertzen dutenak, 1940ko hamarkadako borrokaldiak «gerra zibil irregular» bezala ikusten dituztenak, baita gerra eta errepresioaren logika bateratuak azpimarratzen dituztenak ere. 1936tik 1948rako prozesu historikoa gerra luze gisa ezaugarritu behar da, gerrak errepresiorako —politizidiorako— markorik aproposena ezarri zuela azalduz. Azkenik, gerra/errepresioa bera ere «teknologia» gisa ikustea proposatuko da, prozesu politiko horren dispositiboak berrikusteko eta azalpen historiko baten parte izateko.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2020 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.