Lazarraga eskuizkribuko Aitac ezcondu ezpanagui poemaren iturriak eta ereduak
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.109.2019.4Gako-hitzak:
XVI. mendeko literatura, Literatura erotikoa, Errefrauak, Espainiar kantzioneroaLaburpena
Lazarragak gaztelaniazko literaturako lanak izan zituen eredu eskuizkribuko zenbait poema idazteko: Aitac ezcondu ezpanagui da horietako bat. Poema hori eta XVI. mendeko beste bost poesia-lanen (lau gaztelaniaz, bat portugesez) arteko konparaketa eginda, antzekotasunak eta desberdintasunak aztertuz, Lazarragak erabili ahal izan zituen iturri eta ereduetara iritsi nahi izan dugu ikerketa-lan honetan. Gure aztergai nagusiak izan dira: poemako gai nagusia (ezkontzeko grinaz dagoen neska gaztea) eta haren hedadura mendebaldeko Europan, poemaren metrika (bilantzikoa), gaztelaniazko ereduek errefrauekin duten lotura estua eta poemaren tonu erotiko gordina. Atal horiek garatu ahala, agerian geratzen dira batez ere Lazarragaren poemaren eta garai bereko gaztelaniazko literaturaren arteko loturak, baina, halaber, mendebaldeko Europako literaturarekin izan dezakeen harremana, bai eta garaiko euskal literaturarekin batzen duen ezaugarriren bat ere.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2019 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.