Antropologia Politikoa: politikaren zientzia mota baten ondare teorikoa

Egileak

  • Luis Miguel Uharte Pozas

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.1

Gako-hitzak:

Antropologia Politikoa, Ondare teorikoa, Gai esanguratsuenak, Korronte-aniztasuna

Laburpena

Antropologia Politikoa XX. mendeko 40ko hamarkadan sortu zen Gizarte Antropologiaren azpi-diziplina gisa. 80 urte pasa ostean oihartzun nabarmena lortu du eta oso emankortzat jo dezakegu arlo teorikoan, baita ikerketa etnografikoen eremuan ere. Lan honek helburu nagusi bi ditu. Alde batetik, azpidiziplina honen deskribapen sakona egitea, haren ezaugarri nagusiak, gai esanguratsuenak eta ekarpen garrantzitsuenak azpimarratuz. Beste alde batetik, ikuspegi kronologiko batetik abiatuta, sortu zenez geroztik gaur egunera arte, haren korronte teoriko ezagunenak mahai gainean jartzea: aitzindariak, sortzaileak (estrukturalfuntzionalismoa), lehenengo kritikoak (ikuspegi prozesuala) eta korronte garaikideak. Bukatzeko, hainbat ondorio azpimarratzen dira etorkizunari begira.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2018-11-05

Aipuak nola egin

Uharte Pozas, L. M. (2018). Antropologia Politikoa: politikaren zientzia mota baten ondare teorikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (107), 5–22. https://doi.org/10.26876/uztaro.107.2018.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak