Euskal hizkeren azterketarako bi baliabide informatiko
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.101.2017.2Gako-hitzak:
Dialektologia, Aldakortasun sintaktikoa, Hizkuntzalaritza Konputazionala, CorpusakLaburpena
Euskal Herrian leku batetik bestera eta garai batetik bestera modu, forma edota egitura desberdinak erabili izan ditugu euskaraz gauza berdinak adierazteko. Adibidez, gaur egun, Euskal Herriko leku batzuetan Jon artzaina da esaten da; beste batzuetan, Jean artzain da (garai batean, artikulurik gabeko forma hori hedatuagoa zen gaur egun baino). XVI. mendean aginterazko forma sintetikoak zuzenean ezeztatuak izan zitezkeen (ze eikek maurtuti oanean, eder eztanik kalean (Lakarra, 1996)), egungo euskaran ezinezkoa dena. Euskalkiak edo hizkerak modu sistematiko batean biltzeak aukera emango liguke euskal hizkeren panoramika bat izateko, hau da, euskal hizkeren bilakaera ezagutzeko, euskara leku eta garai jakin batean nolakoa izan den jakiteko. Hala, gure ikerketa-lanaren xedeetako bat euskal hizkerak aztertzeko baliabide informatikoak garatzea da, ikerketa-alor honetan tresna informatikoek aukera handiak eskaini ahal dizkigutela uste baitugu. Artikulu honetan euskara ez-estandarra aztergai duten bi proiekturen berri eman nahi dugu: 2009an abiarazi genuen BASYQUE aplikazioa eta diseinu-fasean dagoen euskarazko corpus historikoaren arakatzaile sintaktikoa.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2017 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.