Atxikimendua ala erresistentzia? Bizkaitar gizartearen erantzuna(k) «estatu berria» finkatzearen aurrean. 1937-1945

Egileak

  • Erik Zubiaga Arana

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.101.2017.1

Gako-hitzak:

Frankismoa, Jarrera sozialak, Gerraostea, Bizkaia

Laburpena

Artikulu honen helburu nagusia gerraosteko lehendabiziko urteetan Bizkaiko gizarte zibilean agertutako jarrera sozial anitz eta konplexuak aztertzea da.Horretarako lehengo atalean, «estatu berriak» garaipen militarra erdietsi ondoren ezarritako bi politika nagusien azalpen laburra aurkezten da: politika errepresiboa eta erakartze-politika. Neurri errepresibo anitzek «arerio» politikoen neutralizazioa eta altxatuen kohesioa bilatzen zuten heinean, erakartze-politikek erregimen berriaren legitimazioa zuten helburu. Testuinguru horretatik abiatuz, beraz, 1937 eta 1945 urteen bitartean bizkaitarrek «estatu berriarekiko» izandako portaera sozialen bilakaeraren analisia eskaintzen da, hots, onespen aktiboa edo pasiboa, kolaborazionismoa, erresistentzia edo integrazioa bezalako jarreren ikerketa. Horrela, bada, aztergai honek —jarrera sozialak testuinguru totalitarioetan— bai Espainian bai nazioartean eragin dituen eztabaida historiografikoak aintzat hartuta, ondoko testua oraindik ikertzeke dagoen euskal historiaren pasarte garrantzitsu baten lehen hurbilketa akademiko gisa aurkezten da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2017-05-26

Aipuak nola egin

Zubiaga Arana, E. (2017). Atxikimendua ala erresistentzia? Bizkaitar gizartearen erantzuna(k) «estatu berria» finkatzearen aurrean. 1937-1945. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (101), 5–25. https://doi.org/10.26876/uztaro.101.2017.1

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak