Neuromarketinari hurbilketa: erabilgarritasuna eta eztabaida etikoa
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.100.2017.3Gako-hitzak:
Neuromarketina, Marketina, Kontsumitzailea, Merkataritza-ikerkuntzaLaburpena
Neuromarketinak marketinaren esparruan aplikazio zuzenak dauzka, bereziki, merkataritza-ikerkuntzaren eta komunikazioaren arloetan. Diziplina hori banakoen portaera eta erabaki-hartze prozesuak ulertzeko ahalmen handiko tresna da. Teknika tradizionalekin konbinatuz eta modu egokian erabiltzen bada, zehaztasun eta osotasun handiak lor daitezke enpresen eskaintzak kontsumitzaileen behar eta nahietara hobeto moldatzeko. Lan honetan neuromarketinaren kontzeptuari hurbilketa egingo dugu, erabilitako teknikak, aplikazioak eta helburuak aipatuz. Horrez gain, neurozientziaren arloko metodoak enpresa-munduan erabiltzeak berekin dakarren eztabaida etikoaz ere arituko gara. Gure lanari osotasun handiagoaeskaintzeko asmoz, alde teorikoa osatzen duen ikerketa praktikoaren bidezkoemaitzak aurkezten ditugu, 50 inkesta, tasting proba eta aditu batekin sakonekoelkarrizketan oinarrituta.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2017 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.