Euskal perpausen hurrenkeren prozesamendua kasu-sistemaren argitan
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.96.2016.2Gako-hitzak:
Psikohizkuntzalaritza · Perpausen hitz-hurrenkera · Kasu- sistema (ergatiboa-absolutiboa)Laburpena
Euskarazko lau hitz-hurrenkeraren (SOV, OSV, SVO eta OVS) prozesamendua ikertuz, erakutsi dugu euskarazko subjektu ergatiboek objektu absolutiboek baino prozesatze-denbora handiagoa behar dutela beti, ergatiboa markatua delako (-k) eta absolutiboa markatugabea (-Ø). Gainera, gure emaitzek, lehenago ere argudiatu den bezala (Ortiz de Urbina, 1989; Erdocia et al., 2009; Erdocia et al., 2012), iradokitzen dute euskarazko hitz-hurrenkera kanonikoa SOV dela. Euskaraz, aditz-amaierako egiturek (SOV eta OSV) kanonikotzat jotzeko aukera erakusten dute, eta bi horietatik, OSV hurrenkeran Oren ondoren S irakurtzeak eragiten duen irakurketa-denboren areagotzeak iradokitzen du SOV dela kanonikoa euskaraz. Aldiz, aditza erdian duten hurrenkeren lehenengo bi hitzen artean elkarrekintzarik ez topatzeak, eta aditzaren ondoren S edo O topatzeak eragiten duen irakurketa-denboren handitzeak, iradokitzen dute SVO eta OVS hurrenkerak ez direla kanonikoak.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2016 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.