Polaritate negatiboko osagaiak baiezko perpausetan

Egileak

  • Juan Carlos Odriozola Pereira
  • Ainara Ondarra Artieda

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.92.2015.4

Gako-hitzak:

Polaritate negatiboko osagaiak · Beheranzko irakurketak

Laburpena

Polaritatea giza lengoaiaren fenomeno orokor bat da: hizkuntzetako osagai batzuek badute oro har sintaxi-arauen bidez ezin aurresan daitekeen sintaxi-portaera. Berez, polaritate positiboko edo negatiboko osagaiak deitu izan direnak sentikor dira hurrenez hurren perpausaren baiezko edo ezezko izaerarekin. Hala ere, ezaguna da era berean PPO eta PNO horiek ez dutela banaketa osagarria erakusten hizkuntza jakin baten gramatikan. Zehazkiago, deskribatu da PNO direlakoek beheranzko irakurketa delako bat eragiten dutela. Alegia, ezezkotasun horren besarkadura perpausean bertan ageri ez diren osagai batzuetara ere iristen da. Euskarazko datuetan oinarrituta, beheranzko irakurketa hori era lexiko batera deskribatzen du lan honek: ezezkotasuna, perpauseko osagaiaren hiponimo guztietara iristen da, hiponimoak perpausean ageri ez badira ere. Areago, beheranzko irakurketa hori, predikatu mota desberdinen ezaugarri lexikoekin estuki lotuta azaltzen da, eta ez bakarrik ageriko ez daramaten perpausekin. Horrela, erakusten da nolakoak diren PNO direlako horiek azaldu daitezkeen baiezko perpausak.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2015-03-05

Aipuak nola egin

Odriozola Pereira, J. C., & Ondarra Artieda, A. (2015). Polaritate negatiboko osagaiak baiezko perpausetan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (92), 67–86. https://doi.org/10.26876/uztaro.92.2015.4

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak