Ijitoen ondarearen balioespena turismo etnokulturalaren bidez

Egileak

  • Anne Marie Mamontoff

DOI:

https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.6

Gako-hitzak:

Gutxiengo ijitoak · Kultura-ondare ez-materiala · Etnoturismoa · Estereotipoak · Gizarte-mailakatzea

Laburpena

Historian zehar garatutako kultura-ondare ez-material (KOEM) aberatsaren eramaile dira munduan ijitoak, eta ondare hori bat dator, gutxiengo komunitateak babesteko esparruaren baitan, UNESCOk ezarritako irizpideekin. Turismoaren profesionalei egindako lehendabiziko inkestan egiaztatu dugu ijitoak deskodetzeko haiei buruzko estereotipoak baliatzen direla (marjinalak dira, arriskutsuak, letratu gabeak, etab.). Nolanahi den ere, estereotipo positiboak ere badaude (musikariak dira, artistak, artisauak, etab.). Ijitoen lorpen positibo horietatik abiatuta, beste inkesta bat egin dugu etorkizuneko turismo-profesionalen artean, tokiko turismoaren bideragarritasunari buruzko iritziak jasotzeko. Adoretu egiten gaituzte erantzunek, ezen, profesional horien arabera, ijitoen KOEMak, turismo etnokultural gisa, bisitariak erakar baititzake. Kontzeptuen esparrua KOEM, turismo etnokulturala eta gizarte-mailakatzea kontzeptuetan ardaztu dugu, eta prozedurari dagokionez, gurutzatutako metodologian oinarritu dugu: analisi soziohistorikoa, hiru erantzuneko jarrera-eskala eta ordezkapen-galdetegi itxia.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2014-07-04

Aipuak nola egin

Mamontoff, A. M. (2014). Ijitoen ondarearen balioespena turismo etnokulturalaren bidez. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (89), 91–107. https://doi.org/10.26876/uztaro.89.2014.6

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak