EAE-ANV: sorrera eta ibilbidea errepublika-garaian (1930-1936)
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.85.2013.3Gako-hitzak:
Errepublika · Abertzaletasuna · Berritzailea · EzkerraLaburpena
EAE/ANVrena izan zen Sabino Aranaren abertzaletasun klasikoa berriztatu eta doitzeko lehenengo saioa. Bigarren Errepublikako urte gorabeheratsuetan, jeltzaleak zein errepublikazaleak mugiarazten saiatu zen; batzuengandik eta besteengandik onena hartuta, euskaldunon autogobernurako bultzada erabakigarria ematea izan zuen xede, pragmatismo-ariketa betean. Nahiz eta arrakasta gutxiko talde politikoa izan, bidea markatu zuen, bai lehenengo Eusko Jaurlaritza osatu ahal izateko prozesuan, bai alderdi politiko abertzaleen modernizaziorako noranzkoan. Errepublikako tarte horretako gertaera nagusien harira, EAE/ANVren parte-hartzea eta eragina azaldu eta aztertu nahi izan da artikulu honetan. Bukaeran, hainbat hausnarketatxo ere egiten dira ikuspegi sinkroniko batetik.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2013 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2013-06-11
Aipuak nola egin
Larrañaga Uranga, A. (2013). EAE-ANV: sorrera eta ibilbidea errepublika-garaian (1930-1936). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (85), 49–71. https://doi.org/10.26876/uztaro.85.2013.3