Hizkuntza-aldakortasuna Goizuetako euskaran
DOI:
https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.4Gako-hitzak:
Hizkuntza-aldakortasuna · Soziolinguistika · Gizarte-aldagaiak · Hizkuntza-aldagaiak.Laburpena
Nafarroako herri euskaldun batean gaur egun erabiltzen den hizkera aztertu du ikerketa honek, lupa aldaketan paratuta. Goizueta aztertu dugu, nafarreraren eta erdialdeko euskararen arteko zubi-hizkera dena.   Trantsizio-hizkerak aztertzea interesgarria da hizkuntza-aldakortasuna ikertzeko. Gainera, gure kasuan, azken hamarkadetan euskara batua hedatzeak egoera soziolinguistiko berriak sortu ditu eta Euskal Herrian arlo hori gutxi landu da. Euskara batuaren gizarteratze-prozesua ezagutu duten bi belaunaldiren hizkuntza-hautuak aztertu dugu: eskolatzea erdaraz egin dutenena eta eskolan euskara batua jaso dutenena. 19 parte-hartzaileak bi aldiz elkarrizketatu dira, Goizuetako hiztun batek eta erdialdeko euskalkiaren hiztun batek. Adin-taldeak eta elkarrizketatzaileak, biek eragin dute hizkuntza-hautuan: parte-hartzaileek herriko aldaera gehiago erabili dituzte Goizuetako elkarrizketatzailearekin eta adinekoek herriko aldaera gehiago erabili dituzte gazteek baino. Oro har, bertako aldaeren erabilera altua izan da eta bertako hizkerari atxikimendu handia erakutsi zaio.
Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2012 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2012-03-08
Aipuak nola egin
Lujanbio Begiristain, O. (2012). Hizkuntza-aldakortasuna Goizuetako euskaran. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (80), 77–97. https://doi.org/10.26876/uztaro.80.2012.4