Multifuntzionaltasuna eta baso-eredu produkti-bistaren krisia. Funtzio ekologikoak Bizkaiko baso-politikan

Egileak

  • Iñaki Esparta Soloeta

Gako-hitzak:

Baso-politika · Multifuntzionaltasuna · Baso-kudeaketa iraunkorra · Ingurumen-politika.

Laburpena

Multifuntzionaltasunean oinarrituriko kudeaketan, basoak, gizarteari ondasun eta zerbitzu ugari eskaintzeko gai diren ekosistema konplexutzat hartzen dira. Ikuspegi berri honetan, produkzio-funtzioarekin batera, funtzio ekologikoak eta aisialdiari loturikoak ere aintzakotzat hartzen dira. Horrek, era berean, erronka handiak ezartzen dizkio baso-politikari, zeren ingurumenari eta aisialdiari loturiko aldagaiak kontuan hartzera behartzen baitu. Lan honen helburua, ekonomia ekologikoak eta instituzionalismoak eskainitako ikuspegian oinarrituz, Bizkaiko baso-sektorearen egoera analizatzea eta bertako baso-politikan funtzio ekologikoek hartzen duten garrantzia aztertzea izan da. Emaitzei dagokienez, alderdi hauek nabarmendu daitezke: (i) jabetzaren egiturak determinatzen du Bizkaiko baso-eredua; (ii) merkatu-mekanismoek ez dutenez aukerarik eskaintzen multifuntzionaltasuna bultzatzeko, beharrezkoa da Administrazioaren esku-hartzea eta (iii) baso-politikak, edozein esparrutan gauzatzen delarik, produkzio-funtzioa lehenesten jarraitzen du.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2009-03-15

Aipuak nola egin

Esparta Soloeta, I. (2009). Multifuntzionaltasuna eta baso-eredu produkti-bistaren krisia. Funtzio ekologikoak Bizkaiko baso-politikan. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (68), 5–30. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4288

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak