Bokal-elkarketak beratarren hizkeran

Egileak

  • Edurne Perez Landa

Laburpena

Aldaera estandarraren eta dialektoen arteko bateratze-joerak lantzeko asmoarekin, Berako hizkeran bokal irekien aurrean bokalen jokaeren azterketan oinarritu naiz. Abiapuntua hipotesi bat izan da: jende adinduengan Berako hizkeran ohikoak diren arau morfofonologikoei dagozkien bokal-egokitzapenak galduz doazela jende gazteengan. Bi ezaugarriok galduz doazela ondorioztatzen da. Oraindik ere bokal irekien aurrean beste bokal irekiak ixtea nagusi bada ere, gero eta gutxiago egiten da disimilazio hori; epentesiaren erabilera, aldiz, adinekoengan baino ez da mantentzen, jada epentesirik ez tartekatzea nagusitu baita.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

2006-07-12

Aipuak nola egin

Perez Landa, E. (2006). Bokal-elkarketak beratarren hizkeran. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (57), 49–64. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4203

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak