Demokrazia parte-hartzailea: ezkerraren helburu berria?
Laburpena
Gaur egun ezagutzen dugun Mendebaldeko demokrazia, XVIII. mende amaieran jaio omen zen. Hain zuzen ere, Amerikako Estatu Batuen sorrerarekin eta Frantziako Iraultzarekin. Dena den, XIX. mendean eta XX. mendeko lehen erdialdean mamitu zen, egun ulertzen dugun moduan. Garai hartan, “demokrazia” ordezkatzaile murriztuetan emakumeek eta langileek ez zuten eskubiderik hauteskundeetan parte hartzeko. Gizonezko aberatsek aldiz, lasai asko hautatzen zituzten euren ordezkari politikoak Mendebaldeko herrialde askotan. Gaur egun, ordea, lanordu gutxiago egiten dituzte pertsonek Mendebaldeko herrialde aberatsetan, bizitza-ereduak nabarmen aldatu dira eta aisia handitu egin da. Horren aurrean, taxuzko aldaketa gutxi izan ditu sis- tema demokratikoak, eta funtsean, berdinak jarraitzen dute izaten erakundeek. Halere, Berlingo harresia erori ostean, baikortasun demokratikoa za- baldu zen munduan. “Demokraziaren” garaipena aldarrikatu da Gerra Hotza- ren amaierarekin. Baina zein dira inposatu diren demokrazia-ereduak? Denak ordezkagarritasunean oinarriturikoak, eta gainera, orain 150 urte baino gehia- go erditutako erakundetze-formetan. Ordutik ez al dira aldatu gure gizarteakDeskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2005 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2005-07-27
Aipuak nola egin
Blas Mendoza, A. (2005). Demokrazia parte-hartzailea: ezkerraren helburu berria?. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (53), 119–129. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4169