Inarra txarragaz, baztarrak lohi: internazionalizatu gabeko produktu informatikoak lokalizatzearen arazoak

Egileak

  • Ana Isabel Morales Carro
  • Irune Payros Agirre
  • Itziar Bernaola Gojenola

Laburpena

Artikulu honek aztertzen du zer-nolako arazo larriak aurkitzen dituen itzultzaile-lokalizatzaileak itzuli-lokalizatu behar duenean behar bezala internazionalizatu gabeko informatika produktu bat. Internazionalizazio eta lokalizazio kontzeptu giltzarrizkoak behin definiturik, gainbegiratua ematen zaie aipatutako arazoei, benetako adibidez hornitutako azalpenekin. Hiru iturri nagusi proposatzen dira arazo horietarako: (1) hizkuntza jakin baten arabera egindako diseinu zurruna, kontuan hartzen ez duena hizkuntzek egitura desberdinak dauzkatela, eta, gainera, ukatu egiten diona itzultzaileari bere lanerako ezinbesteko duen testuingurua; (2) jatorrizko hizkuntzaren kalitate eskasa, eta haren ondorioak: testu ilunak, inkoherentzia terminologiko eta fraseologikoa, beharrik gabeko polisemia eta sinonimia etab.; eta (3) interfazearen diseinu desegoki eta zurruna, itzultzaileari uzten ez diona interfazeko osagaiak egokitzen xede hizkuntzaren premia konkretuetara.

Deskargak

Los datos de descargas todavía no están disponibles.

Downloads

Argitaratua

2004-12-30

Aipuak nola egin

Morales Carro, A. I., Payros Agirre, I., & Bernaola Gojenola, I. (2004). Inarra txarragaz, baztarrak lohi: internazionalizatu gabeko produktu informatikoak lokalizatzearen arazoak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (51), 45–62. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4159

Zenbakia

Atala

Artikuluak