Drogak eta komunikabideak. Fenomenoaren eguneroko eszenifikazioa eta irudikapen soziala
Laburpena
Drogen arloan, arriskuak eta kalteak murriztearen paradigmak galderak eta inkoherentzia-elementuak ekarri ditu administrazio publikoen jardunbidean, eta halaber lanean ari diren gizarte-eragileei: osasun-arloko langile, polizia, gizarte-laguntzaile eta, bereziki, kazetari eta komunikabideetako langileei.
Drogei buruzko eztabaida fenomenoaren pixkanakako normalizaziorantz lerratzen ari da, satanizazioa gainditze aldera. Komunikabideek kontzienteki edo inkontzienteki, eraikitze sozialaren prozesuak gauzatzen dituzte, jendearen pertzeptzioan eragina duten kontzeptuak objektibatuz, estereotipoak ezarriz eta irudikapen sozialak sortuz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2004 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.