Bilboko Erregimendua xvi. eta xvii. mendeen bitartean: bazterketa eta erresistentzia aurrez aurre

Egileak

  • Mikel Zabala Montoya

Laburpena

Artikulu honetan Goi Aro Berrian zehar Bilboko Erregimenduak izan-dako gorabehera batzuk dira aztergai. Bilboko hartu-emanak garrantzi handiko jarduera izanik, merkatariak Erregimendua (Hiribilduko gobernuko erakunde nagusiena zena) kontrolpean izaten saiatu ziren. Helburu hori bete-tzeko asmoz hainbat gizarte-talde kanporatu zuten, jokabide desberdinez ba-liatuta: batzuetan, gustuko ez zituzten hautagaiak auziperatuz; bestetan, ordenantza edota bestelako arau berriak indarrean sartuz. Noizbait, gatazka goi-mailako kideen arteko aurkakotasunen ondorioa izan zen. Enfrentamen-duotan, ez zen izan kasu guztietan talde agintaria garailea. Dena dela, xvii. mendearen lehen herenean prozesu baztertzailea areagotu egin zen, maila jasangaitzetara heldu arte.

Deskargak

Downloads

Argitaratua

2003-12-31

Aipuak nola egin

Zabala Montoya, M. (2003). Bilboko Erregimendua xvi. eta xvii. mendeen bitartean: bazterketa eta erresistentzia aurrez aurre. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (47), 41–54. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4128

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak