Euskal zibilizazioa (hiru urte geroago).
Laburpena
Euskal Zibilizazioa liburuaren inguruan azkeneko hiru urteetan gertatutako arrakastaz nahiz kritikaz balantzea egiten da artikulu honetan eta J. Lakarrak UZTAROn liburu horri buruz agertutako kritika luzeari kontrakritika ere egiten zaio. Zientzia-mailan, Euskal Zibilizazioa-ren hipotesiaren egituran metatzen diren maila subjektiboak nahiz objektiboak ere aztergai ditugu eta, horrekin loturik, Euskal Herriko Unibertsitatean garatzen den ikerketa entziklopedistaren inguruko ezkutukoak aztertuko dira, unibertsitate horretan sortzen den pentsamenduaren klase-edukia agerian uzteko. Gainera, Euskal Herriaren iraganaldiari buruz ikerketak egiteko, Euskal Zibilizazioa-n agertzen den diziplinarteko izaera bide egoki eta bakarra delako iritzia aztertuko da, eta J. Lakarraren idazkiaren hizkuntzalaritza-mailako kritika konparatista murriztuaren (ez-sintetikoaren) izaera mugatuaz hitz egingo dugu.Deskargak
Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.
Lizentzia
Copyright (c) 2001 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.
Downloads
Argitaratua
2001-07-27
Aipuak nola egin
Martinez Lizarduikoa Alvarez, A. (2001). Euskal zibilizazioa (hiru urte geroago). Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (37), 47–103. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/4065