Iraupeneko nekazaritza-ekonomia eta lurzoruaren narriadura
Laburpena
Hirugarren Munduko iraupeneko nekazaritza-ekonomiaren egiturazko ezaugarri sozioekonomikoen eta nekazaritzarako lurzoruaren narriaduraren artean erlazio estua dago. Artikulu honetan lotura horren azalpen koalitatiboa egiten dut, eta, horretarako, bi kontzeptu nagusi erabitzen ditut: ‘Bizimodu jasangarria’ eta ‘inbertsio-pobrezia’ alegia. Bi nozio horiek ‘garapen ekonomiko jasangarri’ orokorragoaz hitz egitean oso kontuan hartu behar dira, batez ere, baliabide naturaletan oinarritzen den Hirugarren Munduko ekonomiaz ari izanez gero. Iraupeneko nekazarien arrazionalitate berezia ohiko teoria mikroekonomikoan erabiltzen den homo economicus-aren ideia hertsitik ezberdinduz, lurzoruaren narriadura aztertzeko abiapuntua izan behar dela argudiatzen dut.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 2000 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.