Analisi sintomatikoa eta politika nazionala
Laburpena
Artikulu honetan analisi-metodo koalitatiboen premia aldarrikatzen da, gatazka-egoeratan metodo koantitatiboek ez baitute asko balio politika informatiboa aztertzeko. Sintomak medikuntzan eta psikoanalisian dituen esangura desberdinak errepasatu eta tipologia sintomatikoa aipaturik, egoki deritzo autoreak politika-alorrean zein horren isla diren hedabideetan ere prozedura psikoanalitikoa aplikatzeari. Analisi-metodo honi analisi sintomatikoa deritzo. Proposatzen den analisi hau egiteko puntu pribilegiatuak krisi-une larriak izaten direla dio autoreak, eta eguneroko politika-girotik hartutako adibide piloa eskaintzen du analisi sintomatikoa nola egin daitekeen azalduz.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1997 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.