Atxaga post-obabarra edo literatura autonomoaren heteronomizazioa
Laburpena
Artikulu honen bidez gaur egun euskal esparru literarioan nagusi den “autonomiaren belaunaldi” deritzonak 70. hamarkadaren erditik aurrera eratutako euskarazko literatur eginkizunaren problematizazioa aintzat hartzen da, eta bereziki problematizazio horren irudi enblematikoa bilakatu den Bernardo Atxaga. Gure historia hurbilaren emaitza den ikuspegi hori egituratzen duen konzeptu giltzarria den “autonomia”-ren kritika soziologiko bat burutzeko asmoz, Atxagak 89-ko Sari Nazioanalaz geroztik egindako ibilbide literarioaren azterketa sozioanalitiko bat proposatzen da, hau da, idazle asteasuarraren azkenaldiko idazkien baitan aurkitzen den inkonziente soziologikoaren miaketa bat.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1998 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.