Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa

Egileak

  • Joseba A. Lakarra Andrinua

Laburpena

Artikulu honetan, euskal erroaren azterketarako interesgarri gerta litezkeen hizkuntza batzuetako arazo eta azterketa-ereduak oparo aurkezten dira, gero euskararen berreraiketari dagozkion ondorioak zirriborratzeko. Aitzineuskara zaharrerako CVC forma kanonikoko erro monosilabikoaren proposamenetik abiatuaz, disilabikoetan erroa bigarren silaban izan zitekeela baieztatzen da, konposaketa nabarmenduz hitz berriak sortzeko modu ia bakar gisa, aitzineuskararik zaharrenean hitzak hazteko moduetarik bat erreduplikazioa (ezkerrerantz eta zatika) izan zitekeela ahaztu gabe eta tonuarena bezalako alternantziek izan zezaketen garrantzia baztertu barik. Bide batez, etimologia zenbait kritikatu eta bigarren graduko barne-berrerai- ketaz lortutako berri batzuk defendatzeaz landa, kartvelikoa eta aitzineuskara- ren artean erlazio sistematikoa ikusi nahi edota europera zaharra aitzineus- kararekin berdindu gura luketenen aurkako argumentuak agertzen dira

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1998-02-07

Aipuak nola egin

Lakarra Andrinua, J. A. (1998). Hizkuntzalaritza konparatua eta aitzineuskararen erroa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (25), 47–110. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3915

Zenbakia

Atala

Artikuluak