T. Kuhn eta modernitatearen mitoa: postmodernitatearen nihilismoa uxatzen duen zientzia-gintza errealaren azterketa

Egileak

  • Aitor Sorreluz Aginaga

Laburpena

Artikulu honetan, Kuhnen idatziei jarraituz, zientziagintza errealaren azterketak erakusten duen ezagutza eta razionaltasunaren irudi berria defendatzen saiatuko naiz. Zientzia talde-lanean burututako iharduera berezia izanik, gertakari zientifikoa prozesu sozial baten azken emaitza izango da. Horrela, objektibotasuna persuasioak gidatutako instituzionalizatze bidearen bukaeran lortutako adostasunaren ondorioa litzateke. Anomalien garrantzia azpimarratzeak berriz, erlatibismoa aldentzen duen ezagutzaren izaera irudikatzailearen aurrean jarriko gaitu. Honek guztiak ordea, zientziaren irrazionalismora baino, zientzian pluraltasuna ahalbidetzen duen baloreetan oinarritutako razionaltasun-eredu berri batera garamatza.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1997-04-12

Aipuak nola egin

Sorreluz Aginaga, A. (1997). T. Kuhn eta modernitatearen mitoa: postmodernitatearen nihilismoa uxatzen duen zientzia-gintza errealaren azterketa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (23), 31–43. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3898

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak