Heriotza eta heriotzaren inguruko ohitura batzuk

Egileak

  • Juan Garmendia Larrañaga

Laburpena

Etnografiari esker gure elkarte txiki batzuetan heriotza nola sentitu eta adierazi den ikusiko dugu. Horrela, banaka, kanpaia, hildakoari gaubeila, baserriko abereei berri ematea, hilotza etxean denean leihoak itxita egotea, etxeko fatxadako armarria oihal beltzez estaltzea... deskribatzen dira. Honez gainera, gorpuaren konduzioari loturik dagoen hainbat usadio: hildakoaren auzokidea segizioburu izatea, negar egiteko emakumezkoak kontratatzea, serora figuraren errol garrantzitsua, hileta orduko eskaintzak (ogia, ardoa, idiak, ahariak, etabar.), gorpua hilerriraino laguntzea, han lur-apur bat edo harriren bat gainera jaurtiaz amaitzea, hileta-elizkizunak ongi hornitutako mahai baten inguruan bukatzeko ohituraren iraupena, hildakoen eta bizidunen arteko harremanak luzatzea...

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1997-05-30

Aipuak nola egin

Garmendia Larrañaga, J. (1997). Heriotza eta heriotzaren inguruko ohitura batzuk. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (21), 3–19. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3883

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak