Nortasunari buruzko adjektiboak

Egileak

  • Luis Sainz de Murieta Alvarez

Laburpena

Euskaraz nortasunaren ezaugarriak azaltzeko erabiltzen den lexikoa (adjektiboak batez ere) eta atzetik dauden dimentsio nagusiak aztertzen dira, hizkuntzak nortasuna ikertzeko marko egokia eskaintzen digulakoan gaudelako. Adjektiboak azalarazteko asmoz, alde batetik, Rep testaren moldaketa bat erabili dugu eta, bestetik, 38 nobelatan pertsonaiak psikologikoki deskribatzeko erabilitako hitzak aztertu ditugu. Hitzen atzetik dauden dimentsioak identifikatzeko helburuarekin, proba bat eratu dugu (diferentzial semantikoa delakoaren antzekoa) eta, koerlazioen analisi faktoriala eginez, zenbait dimentsio aurkitu ditugu. Rep testa Psikologi Fakultateko bigarren kurtsoko 135 lagunek burutu zuten eta guk sortutako proba bosgarren kurtsoko 42 ikaslek. Emaitzak beste zenbait kulturatan aurkitutakoekin bat datoz.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1997-03-26

Aipuak nola egin

Sainz de Murieta Alvarez, L. (1997). Nortasunari buruzko adjektiboak. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (20), 105–118. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3871

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak

Egile beraren artikulu irakurrienak