Arbizuko hizkeraren zenbait soinu bereizgarriz
Laburpena
Arbizuko (Nafarroa) euskarak dituen bilakabide fonologiko berezi batzuei buruzko behin-behineko datu akustiko batzuk eskaintzea da artikulu labur honen helburua. Hala [b] herskari ahostun epentetikoa nola bokal arteko [Ã] izatea da euskalki honen ezaugarri fonologiko deigarriena. Oposaketa fonologiko hau nahikoa harrigarria da, euskaraz, gaztelaniaz bezala, trabakari ahostun jarraikor/ez-jarraikor alternantzia nahikoa gertakari fonetiko bakana baita (ikus Mascaró 1983, 1991, besteak beste). Euskalki honen beste ezohiko berezitasun batzuk ere dokumentatzen dira hemen: lehena, bokalaren luzeran oinarrituriko oposaketaren garapen garrantzitsua; bigarrena, sabaikari-aurreko frikari ahostun bat izatea, hitz bakar batean bada ere, hots, [udÛ] hitzean, beste euskalkietako [ur] ‘ura’ hitzean alegia.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1996 Uztaro

This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.