Euskal Herriko inprentaren historia
Laburpena
Gutenbergek inprenta asmatu eta berrogei urtera Pabe ingurutik etorri zen Iruñera Brocar, Euskal Herriko lehen inprimatzailea, 1489an elizarako Manuale bat inprimatu zuena. Beste inkunable batzuk ere inprimatu zituen Iruñean Brocar-ek, Cisneros kardinalak deituta Migel Egia suhiarekin Alcalan Biblia Poliglota inprimatu arte. Egiak Lizarran sortu zuen bigarren inprenta 1546 urtean, non Anvers-ek jarraitu zuen, hirugarren inprimatzailea izan zelarik. Bilbon 1578an sortu zuen lehendabiziko inprenta Marés-ek. Donostian Borgoñak jarri omen zuen lehendabizikoa 1586an. Hurrengo XVII. mendean sortu ziren Iratxe eta Fiteroko monasterioetakoak. Euskal Herriko gainontzeko hiriburuei dagokionetik, Merlet-ek sortu zuen moldiztegia Baionan 1608an eta azkenik Gasteizen Riesgok 1722an.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1994 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.