Semeiotike tekhne
Laburpena
Lantto honetan erakutsi asmo dugu: lehenik, Semiotikak bere sortzapen eta iturburuan izaniko bi proposamenduak, eta bi proposamenduotarik, ea zeini jarraiki izan zaion Semiotikak egundaino ibilitako bidea, eta bide edo bilakabide honetan zehar, hurrenez hurren izan diren faseak; bigarrenik, Semiotikan halabeharrez funtsezko diren signoa eta sistema kontzeptuak zer erraitera datozen, eta halaber hedatuko gara signoari berari dagokion sailkapen eta semiosiaz; azkenik, ezinbertzezko dugu aipatzea zeintzu diren Semiotikak, bere heldutasunera iristekotz, Linguistikaren teoriatik maileguz hartu behar izan dituen kontzeptu nagusiak.
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1994 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.