Biraketa pragmatikoa, biraketa linguistikoa

Egileak

  • Fernando García Murga

Laburpena

Logika klasikoak mende honetako biraketa linguistikoan izandako eragina aipatuko dugu lan honetan. Dena den, logika klasikoan oinarritzen den semantikak dituen arazoak erakusten saiatuko gara. Problema hauek testuinguru, hiztunaren jakintza ez-linguistiko edota esaldien situazioek esanahian duten eraginetik datoz.

Beraz, hizkuntza naturalaren azterketa aurrera joan ahala, teoria pragmatikoaren sorreraren beharrean gaudela azaldu da. Adibidez, alde batetik Frice-ren teoriak duen aspektu garrantzitsuenetariko bat hiztunak esandako esaldiaren interpretazioa hizpidearen printzipio orokorren medio inferitzea da da. Beste aldetik, Sperber eta Wilson-en \"pertinentzi teoria\", hizkuntzaren ulermenerako egiten den inferentzia, bi zutabetan oinarritzen da: logika klasikoan (murriztua izan arren) eta mekanismo psikologiko batean: \"pertinentzi printzipioa\".

Hala ere, aipaturiko bi zutabeak ez daude behar den bezala finkatuak, lan honetan azaltzen denez, arazo ugari planteatzen dituztelako. Beraz, gaur egun ez daude pragmatikak osatutako kontzeptuak zehatz-mehatz definiturik. Hori dela eta, pragmatika semantikak azaldu ezin dituen fenomenoen \"paperontzi\" bihurtu da. Hau dela eta, aurrerantzean daukagun lana, arlo pragmatikoa antolatzea da.

Deskargak

Deskargen datuak oraindik ez daude eskuragarri.

Downloads

Argitaratua

1992-02-12

Aipuak nola egin

García Murga, F. (1992). Biraketa pragmatikoa, biraketa linguistikoa. Uztaro. Giza Eta Gizarte-Zientzien Aldizkaria, (6), 13–22. Berreskuratua -(e)tik https://aldizkariak.ueu.eus/index.php/uztaro/article/view/3732

Zenbakia

Atala

Artikuluak

Kategoriak