Konstituzioaren kontzeptua, sorrera eta bilakaera
Laburpena
Konstituzioa estatuak gauzatzeko eta berauen baitan sortzen diren arazo eta gatazkak bideratzeko dagoen tresnarik garrantzitsuena da, beste lege guztiak haren azpian daudelarik. Bi edukin nagusitu ditu, herritarren eskubideak batetik eta erakundeen konposaketa, ahalbideak eta iharduera bestetik.
Gaur ulertzen dugun konstituzioa, hots, testu idatzia, aldatzeko zailtasunekin eta botere guztiak mugatzen dituena, estatu liberalarekin sortzen bada ere, beraren aztarnak luzeak dira. Hain zuzen egileak artikulu honetan haren bilakaera historian zehar aztertzen du, hasi Grezia klasiko eta Erromatik eta gaur egun arte iritsiz. Arreta bereziaz jorratzen dira lehen konstituzioak, hau da, britainiarra, amerikarra eta 1791.eko frantziarra eta XIX. eta XX. mendeetako europarrak.
Halaber, bilakabidearen aro desberdin nagusiak deskribatzen dira, hots, monarkia konstituzionala, monarkia parlamentarioa, Sobiet Batasunako konstituzio iraultzailea, konstituzio demokratikoak,... Bigarren Mundu-Gerra ostean sortuko diren konstituzio demokratiko-liberal eta sozialistek hartuko duten indarra azpimarratzen da. Amaitzeko, konstituzio-ereduen etorkizuna azaltzen da.Â
Deskargak
Lizentzia
Copyright (c) 1990 Uztaro
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial-ShareAlike 4.0 International License.