Laburpena
Antibiotikoen aurkikuntza medikuntzan egon den aurkikuntza garrantzitsuenetarikoa izan bada ere, tamalez mikroorganismoek farmako hauei aurre egiteko bidea aurkitu dute, eta erresistente bihurtzen ari dira. Mundu mailan arazo honen inguruan dagoen kontzientzia maila nabarmen areagotzen ari da eta herrialde desberdinetan, modu koordinatuan, ekintza eta plan ugari martxan jartzen ari dira arazo honi aurre egiteko. Osasun-langileok gure egunerokoan egoera honen aurrean gure esku dagoen guztia egin beharra daukagu, gure ondorengoek osasunari dagokionez etorkizun hobea izan dezaten.