Ohiko eta ezohiko maratoien erronka. Irabaziko ahal dugu!
PDF

Supplementary Files

Ohiko eta ezohiko maratoien erroka. Irabaziko ahal dugu!

Gako-hitzak

Athletes
Athletic injuries
Sport medicine
Protective devices

Aipuak nola egin

Esnal Amundarain, H., Sarriegi Gorrotxategi, N., Rodríguez Rivera, M. R., Palenzuela Arocena, R., Urcelay Olabarria, M., & Zubia Olascoaga, F. (2019). Ohiko eta ezohiko maratoien erronka. Irabaziko ahal dugu!. Osagaiz: Osasun-Zientzien Aldizkaria, 3(2). https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.254

Laburpena

Ultramaratoia maratoia baino luzeagoa den lasterketari deitzen zaio. Gaur egun lasterketa mota hauek gorakada handia izan dutenez, osasunean izan ditzaketen ondorioak aztertzeko helburuarekin artikulu hau idaztea pentsatu dugu, alde batetik, bibliografiak zer dioen ikusiz, eta, bestetik, 2017. urtean antolatu zen Ehunmilak lasterketa-multzoan egindako artatzeak aztertuz. Uptodate erabiliz, bilaketa egin dugu kirolaren inguruan dauden gaixotasunei buruz eta multzoka aztertu eta ondo xehatu ditugu. Datu-bilketa 2017. urteko uztailaren 7tik 9ra egin zen Ehunmilak lasterketa multzoan Gurutze Gorriak bildutako artatze-datuetatik egin dugu. Bibliografia eta datuak aztertuz, garbi ikusten da gaitz ohikoenak arinak diren azaleko asaldurak direla (babak gehiengoetan), zaintiratu eta lesio muskularrak ere ohikoak izanik. Dena den, badira ere larriagoak diren gertaerak eta horien aurrean prest egotea gomendagarria da, maila egokiko antolakuntza-sistema bat eraikiz.

https://doi.org/10.26876/osagaiz.2.2019.254
PDF