Laburpena
Sarrera. Azken urteotan, gora egin du kirola egiten duten emakumeen kopuruak, baita maila profesionalean ere. Hilekoaren zikloa emakumezkoen erritmo biologiko garrantzitsuenetariko bat da, erritmo zirkadianoarekin batera. Agerian geratu da gizonezkoen eta emakumezkoen arteko desberdintasun anatomiko eta fisiologikoen inguruan dagoen ezjakintasuna. Hori dela eta, hilekoaren zikloak kirol-errendimenduan daukan eragina aztertu nahi izan dugu ultra distantziako korrikalarietan.
Helburuak. Helburu nagusia hilekoaren zikloaren eragin subjektiboa aztertzea da, kirol-errendimenduari dagokionez, ultra distantziako korrikalarietan.
Material eta metodoak. Behaketazko ikerketa deskriptibo bat burutu dugu. Lehen zatian bibliografia-azterketa bat egin da. Jarraian, galdetegi-inkesta bat sortu da. Galdetegi hori “Ehunmilak” lasterketa multzoaren 2022ko edizioan parte hartu duten emakume korrikalariei helarazi zaie haien erantzunak jasotzeko.
Emaitzak. Eskuragarri dagoen bibliografiaren arabera, hilekoaren zikloaren fase desberdinetan errendimenduan gerta daitezkeen aldaketak subjektiboak dira, eta aldakortasun indibidual handia dago. Orokorrean, ez dago kalitatezko ebidentzia zientifikorik hilekoaren zikloak kirolarien errendimenduan eragina duela esaten duenik. Galdetegia 46 emakumek bete zuten, eta hilekoaren zikloak beren kirol-errendimenduan eragina duen galdetzean, 35 emakumezkok (% 76,1) baiezkoa erantzun zuten. Eragin hori objektiboki, entrenamendu eta lasterketetako emaitzetan oinarrituta, nolakoa zen galdetzean, 23 emakumek erantzun zuten (% 50) hilekoarekin daudenean beren errendimendua baxuagoa dela. Antisorgailu hormonalen erabiltzaileen eta ez-erabiltzaileen artean ez da desberdintasun nabarmenik aurkitu errendimendu subjektiboari eta objektiboari dagokienez.
Ondorioak. Ultra distantziako korrikalarien proportzio handi batek esaten du haien errendimenduari hilekoaren zikloaren zenbait fasek erasaten diotela. Hala ere, gaur egun arte dagoen bibliografiak ez du hipotesi hau babesten. Beharrezkoa da ildo honetatik ikertzen jarraitzea.
Erreferentziak
Carmichael MA, Thomson RL, Moran LJ, Wycherley TP. The Impact of Menstrual Cycle Phase on Athletes' Performance: A Narrative Review. Int J Environ Res Public Health. 2021;18(4):1667. doi: 10.3390/ijerph18041667.
McNulty KL, Elliott-Sale KJ, Dolan E, Swinton PA, Ansdell P, Goodall S, Thomas K, Hicks KM. The Effects of Menstrual Cycle Phase on Exercise Performance in Eumenorrheic Women: A Systematic Review and Meta-Analysis. Sports Med. 2020;50(10):1813-1827. doi: 10.1007/s40279-020-01319-3.
Janse DE Jonge X, Thompson B, Han A. Methodological Recommendations for Menstrual Cycle Research in Sports and Exercise. Med Sci Sports Exerc. 2019;51(12):2610-2617. doi: 10.1249/MSS.0000000000002073.
Devries MC. Sex-based differences in endurance exercise muscle metabolism: impact on exercise and nutritional strategies to optimize health and performance in women. Exp Physiol. 2016;101(2):243-9. doi: 10.1113/EP085369.
Kenney WL, Wilmore JH, Costill DL. Physiology of Sport and Exercise. Champaign, Illinois: Human Kinetics; 2015. 627 or.
Farreras Valenti P, Domarus A, Rozman C, Cardellach F. Medicina Interna Volumen II. Barcelona: Elsevier; 2016. 1378 or.
Janse de Jonge XA. Effects of the menstrual cycle on exercise performance. Sports Med. 2003;33(11):833-51. doi: 10.2165/00007256-200333110-00004.
Lowe DA, Baltgalvis KA, Greising SM. Mechanisms behind estrogens’ beneficial effect on muscle strength in females. Exerc Sport Sci Rev. 2010;38(2):61–7. doi: 10.1097/JES.0b013 e3181 d496bc.
Knechtle B, Nikolaidis PT. Physiology and Pathophysiology in Ultra-Marathon Running. Front Physiol. 2018;9:634. doi: 10.3389/fphys.2018.00634.
Welt CK. Normal menstrual cycle. 2023 [Eguneratuta: 2023-01-09; Kontsulta: 2023-04-14]. Hemen: Uptodate [Internet]. Waltham (MA): Uptodate. c2018-. [17 or.]. Eskuragarri: https://www.uptodate.com/
Blagrove RC, Bruinvels G, Pedlar CR. Variations in strength-related measures during the menstrual cycle in eumenorrheic women: A systematic review and meta-analysis. J Sci Med Sport. 2020;23(12):1220-1227. doi: 10.1016/j.jsams.2020.04.022.
Ehunmilak UltraTrail - G2H – MMM [Internet]. Beasain: Beasaingo Arrastaka Mendi Kirol Taldea; c2022 [Kontsulta 2022-11-16]. Eskuragarri: https://www.ehunmilak.com/eu/
Lendinez A. Ehun milia, bidaia bat. Berria [Internet]. 2014 [Kontsulta: 2022-12-06]. Eskuragarri: https://www.berria.eus/paperekoa/1882/020/001/2014-07-11/ehun_milia_bidaia_bat.htm
Esnal H. Esfortzu proba laktato mailen neurketarekin. Erronka kirol medikuntza, datu pribatuak. [Kontsulta 2023-01-31].
Knechtle B, Nikolaidis PT. Physiology and Pathophysiology in Ultra-Marathon Running. Front Physiol. 2018;9:634. doi: 10.3389/fphys.2018.00634.
RunRepeat [Internet]. Frederiksberg, Denmark; RunRepeat; c2023. Andersen JJ. Research: Women are better runners than men; 2021-09-21 [Kontsulta 2021-09-21]. Eskuragarri: https://runrepeat.com/research-women-are-better-runners-than-men.
This work is licensed under a Creative Commons Attribution-NonCommercial 4.0 International License.
Copyright (c) 2024 Osagaiz: osasun-zientzien aldizkaria